Baztango Udaberriko pilota txapelketaren finalak jokatu dituzte apirilaren 15ean

Ttipi-Ttapa 2018ko api. 16a, 12:54
Udaberriko pilota txapelketako finalistak, antolatzaile eta sari-emaileekin batera. Argazkia: Foto Zaldua

Txaruta elkarteak antolatutako 28. edizioko azken partidak igande goizean jokatuko dituzte Elizondoko Baztan udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan 

Txaruta elkarteak 28. aldiz antolatutako Udaberriko txapelketako finalak apirilaren15ean jokatuko zituzten Elizondoko Baztan Udal pilotalekuan eta Amaiurko Gure Ametsa pilotalekuan. Denera 162 bikote aritu dira otsailaren 10ean hasi zen txapelketa honetan, 250 bat partida jokatuz Elizondo, Almandoz, Oronoz-Mugairi, Amaiur eta Arizkungo pilotalekuetan.

 

Elizondon jokatutako finakletan, Umeak A kategorian, Andoaingo Mikel Gaztañagak eta Aimar Berozek 18-8 irabazi zieten Azpeitiko Jokin Artetxe eta Abel Astigarragari.

Kimuak A kategorian, Ordiziko Aratz Otaego eta Ioritz Zarrabeitiak 18-6 irabazi zieten Oronozko Joel Garaimoetxea eta Ugaitz Apeztegiari.

Haurrak A kategorian, Tolosako Ugaitz Amundarain eta Martxel Iztuetak 18-7 irabazi zieten Zestoako Xabat Sasiain eta Zegamako Hegoi Telleriari.

Kadete A mailan, Azpeitiko Aimar Egiguren eta Josu Labakak 18-8 irabazi zieten Paz Zigandako Iker Ibarra eta Arai Murillori.

Gazte mailan, Lekarozko Oier Ariztegik eta Elizondoko Axier Ballarenak 22-11 irabazi zieten Oberenako Josu Igoa eta Mikel Zabaletari.

Amaiurren jokatutako finaletan, Umeak B kategorian, Leitzako Axi Astibiak eta Ganix Rodriguezek 18-14 irabazi zieten Ataungo Inar Barandiaran eta Mikel Altzuari.

Kimuak B kategorian, Andoaingo Oihan Lantzeta eta Aimar Segurolak 18-17 irabazi zieten Lazkaoko Eñaut Ibarguren eta Markel Iturberi.

Haurrak B kategorian, Errenteriko Oihan Etxeberriak eta Urretxuko Oier Ibarluzeak 18-3 irabazi zieten Lazkaoko Jokin Askarai eta Haritz Goenari.

Kadete B mailan, Ultzamako Xabi Gerendiain eta Aitor Elizondok 18-10 irabazi zieten Oberenako Oskar Alastuy eta Mikel Otondori.
Sari banaketan, Iñigo Martinez eta Julen Martija pilotari profesionalak eta Unai Apeztegia eta Iñaki Otxandorena pilotari ohiak izan ziren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun