Saioa izanen da ibilbideko punturik altuena, 1.418 metrotara dagoena. Ibilbidean bortz hornidura-gune izanen dituzte eta gehienez hiru ordu eta 30 minututan egin beharko dute lasterketa.
18 urtetik goitiko kirolari guztiek parte hartzen ahal dute, federatuak egon edo ez, baina antolatzaileek 300 parte-hartzaile onartuko dituzte gehienez. Izen-ematea internetez bakarrik egiten ahal izanen da, www.herrikrosa.eus atarian, eta apirilaren 17a izanen da izena emateko azken eguna. 22 euro ordaindu beharko dira.
Oinezkoendako ibilaldia
Mendian barna itzulia ere eginen dute. Oinezko ibilbidea 07:00etan aterako da eta horretarako hamar euro ordaindu beharko dira.