Ortziralean arratsaldeko 6:30ean deitu dute Arraizko Bentan
Belatako tunelak hobetzeko eginen dituzten lanengatik, tunelak zazpi hilabetez hetsi eta trafikoa Belateko gainetik igorriko dute. N121A errepidearen bazterreko alkateek nazioarteko zama garraioa belateko gainetik pasatzen ez uzteko eskatu diote Nafarroako Gobernuari, arras arrikutsua baita. Baina orain artio gobernuak kasurik ez du egin. Horregatik, apirilaren 13an, ortziralean Arraizko bentetan errepide mozketa berria eginen da. Hitzordua arratsaldeko 6:30ean egin dute eta herritar guztiei parte hartzeko gonbitea egiten zaie.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.