Sarrerak Arkupe eta Malkorra gozotegietan jarriko dituzte salgai. 60 minutuko musikalaz gozatu nahi duten helduek 10 euro eta hamabi urte arteko haurrek 5 euro ordaindu beharko dituzte. Musikalean haurren abesbatzak, haur bakarlariek eta hiru abeslari helduk parte hartzen dute, narratzailea lagun dutela. Euskaraz eskainiko den arren, gaztelaniaz idatziriko testuak banatuko dira.