Bi kontratazio egitea aurreikusten da, 6 hilabeteko iraupena izanen dutena.
Lanpostuek D mailako ordainsaria izanen dute, lanaldi osokoak izanen dira eta ondorengo zereginak izanen dituzte:
• Lanpostu bat, desbrozatzeko traktore gidarirako.
• Lanpostu bat zerbitzu anitzetako eginkizunetarako. Bere funtzioak Enplegu babestuko lan taldearekin batera burutuko ditu.
Bete-beharreko baldintzak:
• Eskolako graduatuaren titulua edukitzea
• Langabezian egotea eta Nafarroako Enplegu Zerbitzuari atxikitako Enplegu Agentziaren batean enplegu eskatzaile gisa izena emanda egotea.
• Euskara maila ziurtatzea, C1 maila ahozkoan. Maila ziurtatzeko agiririk izan ezean, mailaketa proba eginen da.
• B1 motako gidabaimena edukitzea.
Deialdian parte hartzeko, Baztango Udaleko bulegoetan (Foru plaza z/g, Elizondo) aurkeztu behar da dokumentazioa, apirilaren 17ko ordu biak baino lehen.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
• Nortasun agiria
• Eskatzen den titulazio akademikoa
• Merituak: ikastaroak eta lan esperientzia ziurtagiriak
Informazio gehiago: 948580006 edo Baztango Udaleko web orrialdean