Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari Arizkunenean eginen diren saioetan
Berdinen arteko harremanak goiburupean, nerabezaroari buruzko Guraso Eskola antolatu du Baztango Gizarte Zerbitzuak datozen hiru asteazkenetarako. Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 16:30etik 18:00etara izanen dira saioak Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Mirentxu Goienetxe Irigoien izanen da hizlari. Izen ematea 948 580006 telefonoan egin daiteke.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.