Nafarroako Larrialdi Zerbitzuetara astearte goizeko 00:58an egindako dei batek eman zuen sutearen berri eta Oronozko eta Iruñeko suhiltzaileak hurbildu ziren ingurura, baita Nafarroako Gobernuko basozainak ere.
Sua itzaltzeko lanak zailak izan ziren, haize gogorrak jotzen zuelako eta leku malkarrean piztu zelako. Goizeko 5:25 aldera sugarrak kontrolatu dituzte eta Iruñeko suhiltzaileak joan dira. Oronozkoak 07:20 arte aritu dira lanean, sutea erabat itzali arte. Foruzaingoa sutea zerk eragin duen ikertzen ari da.