Hainbat tailer eta ikastaro antolatu ditu Elizondoko Osasun Zentroak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 28a, 11:35
Elizondoko Osasun Zentroan antolatu dituzte ikastaroak.

Haurrendako masajea, menopausiari buruz, estresa gainditzeko edo bizkarra zaintzeko 

Elizondoko Osasun Zentroak hainbat ikastaro eta tailer antolatu ditu udaberriari begira. Menopausia, haurrendako masajea, estresa eta antsietatea gainditzea edo bizkarra zaintzen ikasiko dute.

 

0-12 hilabete arteko umeendako masaje tailerra eginen dute apirilaren 6, 13, 20 eta 27an, ortziraletan 10:00etatik 11:30era.

Apirilaren 11, 18 eta 25ean, asteazkenetan 10:30etik 13:00etara estresa eta antsietatea gainditzeko tailerra eginen dute Elizondoko Osasun Etxeko erabilera anitzeko aretoan. Tailer honen helburuen artean, estresa zer den eta sortzen duen jakitea, erlaxatzeko teknikak ikasi eta praktikatu edo gure bizitzako aldaketak pentsatu, ten­tsio gutiago nola sortu eta sortutakoak nola atera jakiteko daude.

Maiatzaren 9 eta 16an, asteazkenetan 10:30etik 12:30era menopausia tailerra eginen dute.

Maiatzaren 22an,  11:00etatik 13:00etara Bizkar tailerra antolatu dute.

Izen-emateak Elizondoko Osasun Zentroan edo 948 581832 eta 948 581833 telefonora deituz egin behar dira.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun