Igantzi eta Basaburua nagusitu dira Nafarroako Herri Kirol Jokoetan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 26a, 11:10

Bortziritarrek kimu mailako proba konbinatua irabazi zuten eta baztandarrek, haur mailako proba konbinatua eta kadete mailako sokatira txapelketa 

Nafarroako Herri Kirol Jokoetako Finala jokatu zen martxoaren 25ean Mugairin (Berroetan jokatzekoa zen baina eguraldi txarragatik Mugaririn jokatu zen). Nafarroako Kirol eta Gazteriaren Institutuarekin batera antolatzen diren Kirol Joko hauetan hiru mailetako txapelketak jokatu dira: kimu mailakoak (11-12 urte), haur mailakoak (13-14 urte) eta kadete mailakoak (15-16 urte). Haur eta Kadete mailetan Proba Konbinatu txapelketa eta Sokatira txapelketa jokatu dituzte. Kimu mailan berriz Proba Konbinatu txapelketa bakarrik.   

Hain zuzen, proba honetan nagusi izan da Igantziko taldea. Haur mailako proba konbinatuan, berriz, Baztango Basaburua izan da txaopeldun. Kadete mailako proba konbinatuan hirugarren izan ziren Basaburukoak,  Iñigo Aritza eta Andra Mariren gibeletik.

Sokatiran, haur mailan laugarren izan ziren Basaburukoak. Andra Mari 3, Berriozar eta Andra Mari 4 taldeek osatu zuten podiuma. Kadete mailako sokatira txapelketan, berriz, Basaburua izan zen txapeldun, Andra Mari 1, Iñigo Aritza, Anaraberri eta Andra Mari 2 gibelean utzita.

 

KONBINATUKO SAILKAPENAK 

KIMU MAILA (Finala)

Txapeldunak: Igantzi, 06:48.46        

Bigarrenak: Andra Mari 5,  06:57.56        

Hirugarrenak: Andra Mari 7, 07:08.40

Laugarrenak: Antsoain B, 07:27.04

 

HAUR MAILA (Finala):

Txapeldunak: Basaburua, 08:46.57

Bigarrenak:    Araxes, 08:57.52

Hirugarrenak: Andra Mari 3, 09:00.06

Laugarrenak:   Berriozar A, 09:37.27

 

KADETE MAILA (Finala):

Txapeldunak:  Iñigo Aritza, 15 puntu

Bigarrenak: Andra Mari, 14 puntu

Hirugarrenak: Basaburua, 13 puntu

Laugarrenak: Anaraberri, 8 puntu

 

SOKATIRAKO SAILKAPENAK

HAUR MAILA (480 KG) Finala:

Txapeldunak: Andra Mari 3                                                

Bigarrenak: Berriozar                   

Hirugarrenak: Andra Mari 4

Laugarrenak: Basaburua      

Bosgarrenak: Araxes

Seigarrenak: Iñigo Aritza

 

KADETE MAILA (540 KG) Finala:

Txapeldunak: Basaburua                                                    

Bigarrenak: Andra Mari 1

Hirugarrenak: Iñigo Aritza

Laugarrenak: Anaraberri

Bosgarrenak: Andra Mari 2   

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun