Azkenean Lekarozen jokatuko dute igandean Nafarroako Herri Kirol Jolasen finala

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 23a, 09:08
Proba konbinatuan eta sokatiran lehiatuko dira herri kirolari gaztetxoak.

Goizeko 11etan hasiko dira lehian institutuko kiroldegian

Ez Berroetan eta ez Oronoz-Mugairin. Azkenean, Nafarroako Herri Kirol Jokoetako finala Lekarozko institutuko kiroldegian jokatuko da, astebururako eguraldi iragarpena dela-eta. Martxoaren 25ean, igandean 11:00etan hasiko da. 

 

Kimu mailako proba konbinatuan Igantzi, Andra Mari 5, Andra Mari 7 era Antsoain B izanen dira finalistak.

Haur mailako proba konbinatuan, Andra Mari 3, Araxes, Berriozar A eta Basaburuak lortu dute finalerako txartela.

Kadete mailako proba konbinatuan ligaxka moduan ari dira lau talde eta igandean jokatuko dute bortzgarren jardunaldia Basaburuak, Iñigo Aritzak, Andra Marik eta Berriozarrek.

Sokatiran, berriz, haur mailan lehiatu diren hamabi taldeen artean, Berriozar A, Iñigo Aritza, Andra Mari 3, Andra Mari 4, Basaburua eta Araxes izanen dira finalista.

Kadete mailan, ligan jokatzen ari dira eta bosgarren jardunaldian lehiatuko dira Basaburua, Andra Mari, Iñigo Aritza, Aranaberri eta Andra Mari 2.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun