Iruñeko Planetarioan eta Txikiparkean izan dira Baztan ikastolako ttailak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 11:00

Martxoaren 16an ateraldia egin zuten Haur Hezkuntzako ikasleek 

Baztan Ikastolako "Ttailak" Iruñeko Planetarium eta Kili-Kili txikiparkean izan ziren martxoaren 16an. Haur Hezkuntzako 3, 4 eta 5 urteko umetxoak, beraien zaindari, laguntzaile eta irakasleekin joan ziren. Bosti ezagutu zuten eta zerua ikusteko «etzanda bezala» egon zirela kontatu digute. Primeran ibili omen ziren .Autobusean jarri orduko urduritasunak utzi eta lagunekin solasean ederki moldatu ziren. 3 urtekoendako lehendabiziko ibilaldi luzea zena nota onarekin gainditu dute. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun