Berroetako Asteburu Kulturala ate joka dator

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 20a, 09:44
Kantu Zaharren afaria eginen dute aurten ere Berroetan. Irudia, joan den urtekoa da.

Martxoaren 24 eta 25eko ekitaldien ondotik, martxoaren 31n kantu zaharren afaria antolatu dute

Martxoaren 24, 25 eta 31an izanen da Berroetako Asteburu Kulturala. Urtero gisa ekitaldi anitzak antolatu dira herrian, hiru egunetan banatuta.

 

Martxoaren 24an, larunbatean 09:00etan Bertako zuhaitz espezie eta barietateak ezagutzeko ibilaldia eginen dute, Xabier Zabaleta gidariarekin.

Larunbatean, 18:30ean hitzaldia: Emakumeen gorputzen merkantilizazioa: sexu ustiapena helburu duen pertsonen salerosteketa eta prostituzioa, Iratxe Arretxea Nafarroako Munduko Medikuetako gizarte hezitzailearen eskutik., Herriko batzartegian. 09:00etan afaria Gure Ametsa elkartean. 

Martxoaren 25ean, igandean 11:00etan, Nafarroako Herri Kirol Jokoen finala jokatuko da: proba konbinatuak eta sokatira. 

Martxoaren 31n, larunbatean 21:00etan Kantu zaharren afaria eginen dute Gure Ametsa elkartean, Frantzisko Santxotena eta Pello Zabalza musikariek alaiturik.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun