Jo ala Jo elkarteak antolatuta egin dute antzezpena martxoaren 17an
1795. urtera bitarte sagardoaren prezioa adosten zuten Baztanen eta aurten ere halaxe egin dute, Jo ala Jo elkarteak antolatutako antzezpenean. Martxoaren 17an egin zuten ekitaldia Arizkungo karriketan eta Gamioxarreko dolarean. Xabi Torres eta Asier Lizartzak irudikatu zituzten garai hartako Arizkungo eta Baztango alkateak. Sagardo berriaren kupela ireki ondotik, sagardoaren prezioa adostu zuten sagardogileekin. Sagardantza ere dantzatu zuten eta Kirikoketa doinuak aditu ziren Arizkunen. Argazkiak: Alicia Del Castillo
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.