Iruritako Maria Gamiok ehun urte bete ditu martxoaren 16an

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 19a, 11:54

Maria Gamio, bere ehungarren urtebetetzea ospatzen Elizondoko Zahar Etxean. Argazkia: Juan Mari Ondikol

Sortzez Iruritako Xamargillenekoa, Elizondoko Zahar Etxean ospatu zuen mendeurrena familiarekin 

Sortzez Iruritako Xamargillenekoa den Maria Gamio Bikondoak ehun urte bete zituen joan den ortziralean, martxoaren 16an. Elizondoko Zahar Etxean bizi da orain eta bertan ospatu zuen familiarekin eta Zahar Etxeko langile eta bizilagunekin.

 

1918ko martxoaren 16an sortu zen Maria Gamio Bikondoa Iruritako Xamargillenean. Pedro eta Dorotearen alaba, zortzi anai-arrebetan hirugarrena izan zen. Joxe Agustin Larrañagarekin ezkondu eta Etxalarrera joan ziren bizitzera, 13 urtez. Bi alaba izan zituzten eta Etxalartik Erratzura joan ziren. 17 urte egin zituzten bertan eta gero Iturenera aldatu ziren. Zazpi biloba eta zazpi birbiloba ditu Mariak eta 2012az geroztik Elizondoko Zahar Etxean bizi da.

Aunitz urtez!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun