Sagardotegian eta autoestimua lantzen ibili dira egunotan Baztan Ikastolako gurasoak

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 19a, 10:41

Baztan Ikastolako guraso zein irakasle talde bat Lekarozko Larraldea sagardotegian izan ziren martxoaren 17an, txotx denboraldia ospatzen. Giro arras polita sortu zen mahai inguruan bildu zirenen artean garaiko sagardoa eta sagardotegiko menu goxoa dastatu bidenabar. Aurten, gainera, trikitixa doinuek alaitu dute ospakizuna.

 

Autoestimua lantzeko tailerra

Martxoaren 14an, asteazkenean, Mirentxu Goienetxe terapeutak gidatutako "Gure autoestimua nola landu" tailerrean parte hartu zuten ikastolako hainbat gurasok. «Geure buruaz dugun ezagutzaz, gure mugez eta bertze hainbertze kontzeptu interesgarriz irakaskuntza interesgarriak erakutsi dizkigu Mirentxuk egunerokoan gure seme-alabekin harremanak ahalik eta osasuntsuenak izateko», aipatu digute Guraso Elkartetik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun