Gisa honetan, Baztandarren Biltzarratik diotenez, «kartelaren kalitatea ziurtatzeaz gain, irudiak bestaren esentzia eta izaera garbi erakustea bilatzen dugu, eta bidenabar, lehiakortasuna ekiditea».
Baztango artista grafikoak parte hartzera animatu nahi dituzte. Horretarako, jada egin dituzten lanen portafolioak martxoaren 30a baino lehen aurkeztu beharko dituzte elkarteak beraien berri izateko. Jasotako portafolioen artean aurtengo besta iragarriko duen artista hautatu eta berehala jakinaraziko diote. Gainontzeko portafolioak, berriz, datozen urteetarako hautagai gisa gordeko dituzte, asmoa urtero artista ezberdin baten lana aukeratzea baita.
Lanak formato digitalean bidali behar dira baztandarrenbiltzarra@hotmail.com helbidera.