Jardunaldi honetan Baztango eta inguruko etxebizitza hutsek duten problematikaz eta hauek biziberritzeko aukeren inguruan solastuko dute. Horretarako, lehenik arazo zehatz honen gibelean dagoen hausnarketa zabalago batera joko dute, hau da, landa inguruneak biziberritzeko erronka sozio-produktibo eta demografikoen gainekoa. Ondoren, egoera hauei aurre egiteko egun dauden tresna eta politika publiko zehatz batzuen berri izanen dute. Azkenik, ikuspegi arkitektoniko batetik, etxebizitzen biziberritzerako aukera eta oztopoen inguruan arituko dira. Akabailan, entzulegoari gonbitea luzatuko zaio euren kezka eta iritziak plazaratzeko.
EGITARAUA
16:00-16:15 Irekiera. Joseba Otondo, Baztango alkatea.
16:15-17:00 Euskal Herriko landa-giroko geografia, demografia eta etxebizitza. Julen Landa, Gaindegia.
17:00-17:45 Etxebizitzen errehabilitaziorako eta alokairurako proposamenak eta laguntza publikoak. Arantxa Arregui Alberro, NASUVINSA eta LURSAREA.
17:45-18:15 Atsedenaldia.
18:15-19.00 Baztanaldeako arkitektoen mahai-ingurua.
19:00-19:30 Eztabaida: galderak eta iritziak.
19:30 Itxiera.