Heldu den igandean, hilaren 18an izanen da irekiera, 12:00etatik 14:00etara bitarte
Izarra Tanatorioak martxoaren 18an, igandean, Elizondoko Baztanberri Plazan egokituriko beilatokia irekiko du. Nafarroan irekiko duten seigarren beilatokiaren ardura Mirentxu Goienetxek hartuko du. Ate irekiak 12:00etatik 14:00etara bitarte izanen dira, eta 12:00etan, aurkezpena eginen dute. Mokadutxoak jateko aukera izanen dute bertaratzen direnek.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.