Berrikuntza, sormen eta ekintzailetzarako Eguna ospatu dute Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 14a, 11:35
Ikasleei beren gaitasunak identifikatzen laguntzeko giltzarriak eman zitzaizkien.

Martxoaren 7an, Lanbide Heziketako eskualdeko 69 ikasle bildu zituen 

Berrikuntza, sormen eta ekintzailetzarako jardunaldien 7. edizioaren barruan,  eta ‘Etorkizuna lideratzeko ideiak’ lelopean, martxoaren 7an eskualdeko Lanbide Heziketako ikasleei zuzendutako jardunaldia antolatu zen Elizondoko Lanbide Eskolan. Eskualdeko 69 ikasle parte hartu zuten antolatutako hiru tailerretan: Marketing personala, Aurkitu zure elementua eta Ekintzailearen pokerra.

 

Ekimen honen bitartez, lanbide heziketako ikasleak, lehendabiziko kontaktua dute enpresa munduarekin. Helburua Lanbide Heziketa alorrean berrikuntza, sormena eta ekintzailetza sustatzea da, ikasleei beren gaitasunak identifikatzen laguntzeko giltzarriak emanez. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun