Zuhaitzaren Eguna ospatu du Elizondoko Ikastetxe Publikoak

Ttipi-Ttapa 2018ko martxoaren 13a

Elizondoko eskola publikoko ikasle eta gurasoa Zuhaitzaren Egunean.

Elizondo Ikastetxe Publikoko Guraso Elkarteak arbolaren eguna antolatu zuen. Eskolako familia aunitz Aintzialdeko parajean, zenbait motatako 50 zuhaitz landatu zituzten: haritzak, sagarrondoak, gaiztainondoak eta lizarrak. Ondotik hamaiketako ederrarekin akitu zuten besta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun