Iruritako Nuria Garate eta Edurne Argain txapeldun Baztango frontenis txapelketan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 12a, 11:29
Txapeldun eta txapeldun ordeak, bertze parte-hartzaile batzuekin, sariak banatu ondotik.

Bigarren mailan Elbeteko Itxaso Iturregi eta Iruritako Saioa Dendarieta nagusitu dira 

Baztango frontenis txapelketako finalak jokatu zituzten martxoaren 10ean Iruritako Aranabia pilotalekuan. Lehenbiziko mailan zazpi bikote eta bigarren mailan 15 aritu dira ilbeltzaren 13an hasita eta finalistek lehia polita eskaini cute.

 

Bigarren mailan, Elbeteko Itxaso Iturregik eta Iruritako Saioa Dendarietak 30-22 irabazi zieten Narbarteko Miren Itxaso Arretxea eta Maite Iriarteri. Lehenengo mailan, Iruritako Nuria Garate eta Edurne Argainek 30-23 irabazi zieten Arizkungo Amaia Iñarrea eta Maitane Etxeberriari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun