Bailableak eta fado kontzertua izanen dituzte Elizondon martxoaren 11n

Ttipi-Ttapa 2018ko martxoaren 9a

Igande arratsaldeko 7etan kontzertua eskainiko dute Ilda Gabriel eta bere taldeak

Martxoaren 11n, igandean,  goizean bailableak eta arratsaldean kontzertua izanen dituzte Baztanen. Baztango Dantzarien eta Elizondoko Gaiteroek antolatuta, bailableak 12:45ean izanen dira, eta plazan elkartuko dira (euria eginez gero Braulio Iriarte frontoian). Baztango Udaleko Kultura Batzordeak antolatutako eta Nafarroako Gobernuak babesturiko, Fado Kontzertua, berriz, Arizkunenean izanen da, 19:00etan. Ilda Gabriel eta bere taldeak eskainiko dute eta dohainik izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun