Haziaren Eguna eginen dute martxoaren 10ean Zigan

Ttipi-Ttapa 2018ko mar. 7a, 16:28
Hazien trukaketaren ondotik, Jakoba Errekondorekin mintzaldia izanen dute larunbat eguerdian Zigan

Larunbat goizean hazien trukaketa eta Jakoba Errekondorekin mintzaldia izanen dute

Bigarren urtez egiten hasi diren Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren baitan, Hazitik Hoziek antolatzen duen Haziaren Eguna Zigan eginen dute aurten martxoaren 10ean, Zigako herria ere antolaketan lagun dutela. Larunbat goizeko 11.30eanean hazien trukea eginen dute. 12:30ean Jakoba Errekondorekin mintzaldia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun