Martxoaren 4an, igandean 19:00etan Arizkunenean, Bakean dagoenari bakean utzi eskaini dute. Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai artistek, elkarrekin jositako sei bakarrizketa aurkeztu dituzte, euskara eta generoa umoregai hartuta.
Martxoaren 6an Elizondoko haur liburutegian, martxoaren 15ean Anizen eta martxoaren 23an Erratzun ipuin kontalaria izanen dute. Saio guztiak 17:30ean izanen dira.
Martxoaren 7an, asteazkenean 19:00etan Arizkunenean, Estitxu dokumentala eskainiko dute. Franck Dolosor egileak aurkeztuko du Beskoitzeko errexiñola bezala ezagutu zuten Estitxu kantariari buruzko ikusentzunekoa. Emanaldi horrek, Nafarroako Gobernuaren Arte eta Kultura 2018 programaren laguntza jaso du.
Horretaz gain, martxoaren 8an, heldu den ortzegunean 12:00etan Emakatea eginen dute Elizondon barna, musikarekin alaitua eta 13:00etan elkarretaratzea Elizondoko plazan. Ondotik, bazkari autogestionatua Gaztetxean.