XVIII. paxaka txapelketako finalerdiak martxoaren 4an jokatuko dituzte Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 28a, 12:26
Igande arratsaldean jokatuko dituzte final aurrekoak Iruritako Aranabian.

Herriko lau hirukotek lortu dute igandean 16:30ean eta 18:00etan jokatuko diren partidetarako txartela

Asteburu honetan jokatuko dira Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemezortzigarren edizioaren finalerdiak. Zazpi hirukote hasi ziren eta ligaxkan lau lehenbiziko postuetan sailkatu direnak, Iruritakoak lauak, ariko dira igande arratsaldean Iruritako Aranabia pilotalekuan ariko dira, martxoaren 10eko finalerako txartelaren bila.

 

Joan den asteburuan jokatu zen lehen faseko ligaxkako hondarreko jardunaldia, emaitza hauekin:

Xabier Barberena-Egoitz Prim-Joxe Mari Salaburu, 5; Ioritz Zelaieta- I.Bereau-Ugutz Zelaieta, 9

Gorka Urtasun-Juan Mari Maia-Joxe Itoiz, 5; Mikel Ballarena-Cesar Iñarrea-Iñaki Etxandi, 9

Manu Irigoien-Guillermo Etxenike-Miguel Angel Iñarrea, 9; Jon Apeztegia-Ramontxo Etxebeste-Iban Santesteban, 4

Oscar Urrutia-Xabier Ripa-Kaiet Itoiz, 2; Jon Apeztegia-Ramontxo Etxebeste-Iban Santesteban, 9

Oscar Urrutia-Xabier Ripa-Kaiet Itoiz, 9; Ioritz Zelaieta- I.Bereau-Ugutz Zelaieta, 9

 

SAILKAPENA

 

JOK.

IRA.

GAL.

J.AL.

J.KO.

PUN.

1. M. Ballarena – C. Iñarrea – I. Etxandi

6

6

0

54

32

16

2. M. Irigoien – G. Etxenike–M.A. Iñarrea

6

4

2

49

36

12

3. G. Urtasun – J. Mª Maia – J. Itoiz

6

4

2

49

37

12

4. O. Urrutia – X. Ripa – K. Itoiz    

6

3

3

42

40

9

5. J.Apeztegia - R.Etxebeste-I.Santesteban

6

2

4

36

44

7

6. I. Zelaieta–I. Bereau– U. Zelaieta           

6

1

5

30

50

5

7. X. Barberena – E. Prim – J.Mª Salaburu

6

1

5

30

51

2

 

Finalerdiak igande arratsaldean

Finalerdiak martxoaren 4an, igande arratsaldean jokatuko dituzte Iruritako Aranabia pilotalekuan. 16:30ean, ligaxkako partida guztiak irabazi dituzten Mikel Ballarena, Cesar Iñarrea eta Iñaki Etxandi, laugarren izan diren Oscar Urrutia, Xabier Ripa eta Kaiet Itoizen kontra ariko dira. 18:00etan, ligaxkako bigarren eta hirugarrenak ariko dira nor baino nor gehiago: Manu Irigoien, Guillermo Etxenike eta Miguel Angel Iñarrea, Gorka Urtasun, Juan Mari Maia eta Joxe Itoizen kontra.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun