Ehun kirolari baino gehiago bildu ziren Isaban proban parte hartzera, 86 gizonezko, 9 emakumezko eta 7 talde erreleboka aritzeko. 8,5 kilometro lasterka, 25 bizikletan eta 10 eskiatzen egin behar izan zituzten eta Barberenak 2 ordu, 8 minutu eta 41 segundo behar izan zituen.
Hiruki taldeko Xabier Orduna eta Bizikume taldeko Enara Oronoz izan ziren Nafarroako txapeldunak. Probaren irabazleak, Kataluniako Joan Freixa eta Alba Xandri izan ziren.