Aurrez musika estilo anitz landu dituzte musikariek, Patxukoren ukitu koloretsuz horniturik, rock, ska, indie eta kunbia koktel bat osatu dutelarik. Kaleraturiko diskak 12 abesti ditu ardatz, euskaraz eta gazteleraz. Hitzetan idazle eta poetak izan dituzte lagun, Oier Guillan, Jabier Muguruza, Quin Moya eta Jon Garmendia “Txuria”, kasy. Musikarien kolaborazioa ere izan dute, Txus Aranburu, Pello Gorrotxategi, Igor Ruiz “Fino” , Flavio Finegiro eta Jabier Muguruzarena, erraterako.