Haziak prestatzeko ikastaroa egin dute Oronozen

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 26a, 09:22

Baratzeko haziak prestatzeko ikastaroa, Oronozko batzartokian.

Ruth Peña baratzezainarekin, Baztango Agroekologia Eskola Herritarraren lehen hitzorduan

Aurtengo Baztango Agroekologia Eskola Herritarra larunbatean Oronozen egin zen baratzeko haziak prestatzeko ikastaroarekin hasi dute. Herriko batzartokirat hurbildutakoei, haziak prestatzeko tenorean kontuan hartu beharrekoetaz aritu zitzaien Ruth Peña oronoztar baratzezaina.

 

 

Horrela landare autopolinizanteak (tomatea, piperra…) eta polinizazio gurutzatukoak (artoa, tipula, porrua…) bereizi eta bakoitzaren arabera mantendu beharreko distantziak eta bertze jakingarriak aipatu zituen. Ikastaroan, bidenabar, gaur egun hazien inguruan antolatu den negozioaz eta monopolioaz aritu ziren eta tokiko haziak gordetzeak elikadura burujabetzarako duen garrantziaz. Ikastaroa Hazitik Hoziek antolatu zuen.

Agroekologia eskolako ondoko hitzordua martxoaren 10ean Zigan eginen den Haziaren eguna izanen da. Azkeneko urteetan Baztango herrietan aldizkatuz egiten den eguna goizeko 11:30ean hasiko dute,  hazien trukea egiteko mahaia paratuz; ondotik, 12:30ean Jakoba Errekondoren mintzaldia izanen da. Aurtengo haziaren eguna Zigako herriak eta Hozitik Hoziek antolatu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun