Igande arratsaldeko zazpietan Arizkunenean
Joseba Tapia eta Besamotzak taldeak kontzertua eskainiko dute otsailaren 25ean, igande arratsaldeko zazpietan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Udaleko Kultura Batzordeak 2018ko Arte eta Kultura programaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.