Elizondoko komisaldegitik, Baztan, Bortziriak, Malerreka, Bertizarana, Sunbilla eta Xareta aldeko herriei ez ezik, Arano, Goizueta, Anue, Lantz, Odieta eta Ultzamakoei ere arreta ematen zaie, 27 udalerri eta 26.000 bizilagun denera. Joan den urtean, 269 gertakari penal artatu zituztela jakinarazi zuten.
Beaumont kontseilariak Joseba Otondo Baztango alkatearekin eta Florentino Goñi herrilan zinegotziarekin bisitatu zituen Elizondoko komisaldegiko instalazioak eta komisaldegiaren argazki bat jaso zuen oparitzat.
Aipatzekoa da Elizondora etorri baino lehen Beaumont kontseilariak Altsasuko komisaldegia ere bisitatu zuela otsailaren 20an. Honetan, Sakana eta Larraun alde guztiari ematen zaio arreta, baita Leitza eta Aresori ere. Iaz 605 gertakari penal artatu zituzten Altsasuko komisaldegian.