Gizonezko bat atxilotu dute Elizondon emakumeen aurkako indarkeria leporatuta

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 14a, 09:22

N-121-B errepidean ibilgailu batek izandako auto-istripua tarteko, deia jaso zuela jakinarazi du Foruzaingoak. Hurbildu zirenean, autotik ehun bat metrora emakumezko bat ikusi zuten, «urduri eta beldurtuta», eta honek erran zuenez, bikotekideak istripua nahita eragin zuen bera zauritzeko.

Gizonezkoak, alkohol eta droga probetan negatiboa eman zuen, baina emakumezkoarekin eztabaida izan zuela onartu zuen. Hori dela eta, atxilotu egin zuten bi delitu gehiago leporatuta: ausarkeriaz gidatzeatzagatik eta errepidean kalteak eragin izana egotzita. Aste honetan gertatu da eta 44 urte gizonezkoa da atxilotutakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun