Parte hartu nahi dutenek Arizkun eta Erratzuko kontsultategietan apuntatu beharko dute, edo bertzela, 659 849570 telefonora deituta.
Elizondon, berriz, martxoaren 15ean hasiko dira, eta martxoaren 22an, 29an eta apirilaren 6an segituko dute. Arizkuneneko lehendabiziko solairuan bilduko dira, jubiloteka dagoen tokian, baina antolatzaileek igogailua badela oroitarazi dute. 16:30ean hasi eta 18:30ean akituko dute.
Elizondoko ikastaroan parte hartzeko Elizondoko Osasun Zentroan eman beharko da izena, eta bertzela jubilotokian (astelehen eta ortzegunetan 10:00etatik 12:30era). 659 849570 telefonora deituta ere apunta daiteke.
Bi kasuetan, hala nahi izanez gero, parte hartu nahi dutenen bila etxera joanen dira bila.
Ikastaroak La Caixaren babesarekin antolatu dituzte, eta Baztango Udalaren eta Arkupeak elkartearen laguntzarekin.