Ortziralean eskola bisitatu ondotik, baserriz baserri ibiliko dira gazteak eta Larraldea sagardotegian afalduko dute
Otsailaren 9 eta 10ean inauteriak ospatuko dituzte Lekarozen. Urtero bezala, ortziralean, eskolara bisita egin ondotik, baserriz baserri triki-panderoekin ibili eta Larraldea sagardotegian afalduko dute. Larunbatean, herriko etxeetan ibiliko dira akordeoilariarekin. Gazte guztien partetik, «eskermile etxeko ateak ireki eta gurekin batera, etxez etxe ibiltzea posible egiten duzuen herritar guztiei!».
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.