Arraiozko eskolako leihoak aldatu berri ditu Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 7a, 14:12

Aurtengo legealdian goitiko eta beheitiko komunak ere zaharberritu ditu

Energia eraginkortasuna eta aurreztea lortzeko helburuz, 15.817,89 euro inbertitu ditu

Urtearen hasieran Baztango Udalak eraginkortasun energetikoa hobetzeko Arraiozko eskolako leihoak aldatu ditu, horien arotzeria barne. Lanak 15.817,89 euroko kostua izan du eta Zur-Zarrek egin du.

 

Azkeneko urteetan Baztango Udalak Azpilkueta, Erratzu, Amaiur Arizkun, Gartzainen eta, Elizondoko eskolan eta Baztan Ikastolan leihoak aldatu ditu. Esku hartze hauekin, eskola barneko giroa hobetzeaz gain, energia eraginkortasun eta aurrezpenean hobekuntzak lortu nahi izan dira. Aurtengo lege aldian ere Arraiozko eskolako goitiko eta behitiko komunak zaharberritu ditu Udalak, eta beheitiko solairuan parke flotantea paratu du; denera 11.584 euroko inbertsioa eginez.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun