Baztan-Errekako XVIII. paxaka txapelketa bigarren jardunaldia jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko ots. 5a, 12:23
Asteburu honetan ez da jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta.

Laugarren jardunaldiko partida bat ere aitzindu eta jokatu dute 

Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemezortzigarren edizioko bigarren jardunaldia jokatu dute aste hondar honetan Iruritako Aranabia pilotalekuan. Horretaz gain, laugarren jardunaldiko partida bat ere aitzindu eta jokatu dute. Kontuan hartu behar da datorren asteburuan ez dela jardunaldirik jokatuko, inauteriak direla eta.

 

Bigarren jardunaldia otsailaren 3an Iruritako Aranabian

Urrutia-Ripa-Itoiz, 9; Barberena-Prim-Salaburu, 2

Ballarena-Iñarrea-Etxandi, 9; Irigoien-Etxenike-Iñarrea, 8

Urtasun-Maia-Itoiz, 9; Apeztegia-Etxebeste-Santesteban, 7

Atsedena: Zelaieta-Saldias-Zelaieta

 

4. jardunaldikoa (aitzindua)

Barberena-Prim-Salaburu, 9; Apeztegia-Etxebeste-Santesteban, 6

 

Ilbeltzaren 27tik otsailaren 24ra jokatuko den ligan, zazpi hirukote lehiatuko dira multzo bakarrean, denak denen kontra. Martxoaren 3an finalerdiak jokatuko dituzte, ligako lehenbizikoa laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 10ean jokatuko dituzte. Zazpi hirukoteetatik bortz Baztangoak dira, gehien bat Iruritako pilotariek osatuak, bat Oizkoa eta bertzea Doneztebekoa.

 

SAILKAPENA

 

JOK.

IRA.

GAL.

J.AL.

J.KO.

PUN.

1. G. Urtasun – J. Mª Maia – J. Itoiz

2

2

0

18

12

5

2. M. Ballarena – C. Iñarrea – I. Etxandi

2

2

0

18

13

5

3. M. Irigoien–G. Etxenike–M.A. Iñarrena

2

1

1

17

11

4

4. O. Urrutia – X. Ripa – K. Itoiz    

2

1

1

14

11

3

5. X. Barberena – E. Prim – J.Mª Salaburu

3

1

2

16

24

2

6.J.Apeztegia–R.Etxebeste–I. Santesteban

2

0

2

13

18

2

7. I. Zelaieta – A. Saldias – U. Zelaieta

1

0

1

2

9

0

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun