‘Ergela’ antzezlana eskainiko dute otsailaren 4an Iruritan

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko ots. 2a, 09:24
Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreek eskainiko dute 'Ergela' igande arratsaldean Iruritan.

Igande arratsaldeko 7etatik aitzinera Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean

Sara Cozar eta Joseba Apaolaza aktoreen eskutik, Begoña Bilbao Lejarzegik zuzendutako Ergela helduentzako antzezlana ikusgai izanen da otsailaren 4an, igandean, 19:00etan Iruritako Damaso Zabalza Gizarte Bilgunean. Udaleko Kultura Batzordeak, Nafarroako Gobernuaren 2018ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatutako emanaldirako sarrera doan izanen da.

 

Sinopsia

Froga psikologiko batzutara aurkeztu da protagonista, diru pixka bat irabazteko asmoz. Bere arazo ekonomikoak konpontzeko diru erraza irabaztekotan joan da, baina tranpa eta iruzurra aurkituko ditu ordainetan. Psikologa batek galdera sorta tranpatia egingo dio, gure gizon ergela urduritasunak jota utzi arte. Halabeharrez, bere onenak eman beharko ditu zoritxarreko amaierarik gerta ez dadin. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun