Lanak aurkezteko epea ekainaren 15ean (ortziralea) 14:00etan akituko da. Eskura aurkeztu daiteke Baztango Udalaren bulegoetan (CD, DVD edo pen-drive batean) edo posta elektronikoz baztan@baztan.eus helbidera igorrita (2 MB gehienez). Parte-hartzaile bakoitzak hiru argazki aurkezten ahal ditu gehienez ere, berak egindakoak eta argitaratu gabeak. Aspina elkarteko ordekari batek, bi abeltzainek, argazkigintzan aditu batek eta Baztango udal zinegotzi batek osatuko duten epaimahaiak hiru argazki onenak sarituko ditu 400, 200 eta 100 euroko sariekin. Horretaz gain, lehen saria lortzen duen argazkia kartelean eta liburuxkaren azalean agertuko da. Bertzeak , aipatu liburuxka horretan eta behi-azienda lehiaketaren publizitaterako baliabideetan ere erabiliak izan daitezke. Sari-banaketa behi-azienda piriniotarraren lehiaketaren egunean eginen dute.