Otsailak 2, ortziralea
10:15ean meza izanen dute. Ondotik, herriko haurrak Zigaurre auzoan eta herrian barna ibiliko dira eskean, Joxe Anjelen musikak alaiturik.
14:00etan Etxezurian bazkalduko dute. Arratsaldeko 16:30ean haur jokoak izanen dituzte. Azkenik, 19:00etako txokolatada eta dantzaldiarekin borobilduko dute arratsaldea.
Egun berean gazteen gosariarekin hasiko dituzte inauteriak. Indarrak harturik, Zigaurre auzoan eta baserrietan puskak biltzen ibiliko dira, Nerea eta Beñat musikariak lagun dituztela.
Otsailak 3, larunbata
Biharamunean, otsailaren 3an, gazte gosaria egin ondotik, Nerea eta Beñaten musika lagun, herrian barna ibiliko dira gazteak.
Iluntzean, 20:30ean, frontoian mozorroen dantzaldia izanen dute, Agerraldek alaituta.
22:00etako afariarekin eta afaldu ondoko Agerralderen musikarekin bukatuko dituzte inauteriak.