Heldu den urtera arte mozorroak sabaira eraman dituzte Berroetan

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 30a, 07:49
Aniz eta Berroetako gazteek Berroetan ospatu dituzte inauteriak aste hondar honten.

Aniz eta Berroetako gazteak bildu dira asteburu honetan, joan den astean Anizera egindako bisita bueltatuz 

Pasa zen asteburuan Berroetako inauteriak izan ziren. Ortziralean, bazkaria egin eta gero, baserrietara egin zuten bisita Berroeta eta Anizko gazteek. Larunbatean berriz, herrian etxez etxe ibiltzeko tenorea izan zen. 24 gazte ibili ziren herrian barrena trikitixa lagun zutela. Arratsean berriz, egunari akabera borobila emateko elkartean dantzaldia izan zuten Salaberrirekin. Bi asteburu bikain pasatu eta gero, heldu den urtera arte sabaian altxatuko dituzte mozorroak gazteek. Orain bertze herrietara bisita egin behar...

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun