Iraultza boltxebikearen mendeurrenari buruzko hitzaldia eskainiko dute otsailaren 2an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 30a, 07:02

Iraultza boltxebikeak gaur egungo Euskal Herrirako ze irakaspen izan ditzazkeen aztertuko dute solasaldian.

Eneko Compains eta Iraitz Agirre izanen dira hizlari Gaztetxean ortziralean 19:30ean 

Joan den azaroan iraultza boltxebikeari buruz Elizondon egitekoa zen mintzaldia elur-erauntsiarengatik eleketaria etortzen ahal ez zelako bertan behera gelditu zen. Hortaz, hitzordu berria otsailaren 2an, ortziralean 19:30ean izanen da Elizondoko Gaztetxean. Eneko Compains (EHUko irakaslea) ete Iraitz Agirre (Emagin elkartea) izanen dira hizlari, Iraultza boltxebikeak 100 urte. Oraingo Euskal Herrirako ze irakaspen? gaiaren inguruan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun