Abiatu da Baztan-Errekako XVIII. paxaka txapelketa

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 30a, 06:30

Zazpi hirukote hasiak dira lehian paxaka txapelketan.

Martxoaren 10ean jokatuko dituzte finala eta hirugarren posturako lehia Iruritako Aranabia pilotalekuan

Asteburu honetan abiatu da Baztan-Errekako paxaka txapelketaren hemezortzigarren edizioa. Zazpi hirukotek eman dute izena eta partidak Iruritako Aranabia pilotalekuan jokatuko dituzte (Erratzuko frontoia ere erabil daiteke).

 

Lehen jardunaldia urtarrilaren 27an Iruritako Aranabian

Urrutia-Ripa-Itoizek, 5; Urtasun-Maia-Itoizek, 9

Barberena-Prim-Salaburuk, 5; Ballarena-Iñarrea-Etxandik, 9

Irigoien-Etxenike-Iñarreak, 9; Zelaieta-Saldias-Zelaietak, 2

Atsedena: Apeztegia-Etxebeste-Santesteban

 

Ilbeltzaren 27tik otsailaren 24ra jokatuko den ligan, zazpi hirukote lehiatuko dira multzo bakarrean, denak denen kontra. Martxoaren 3an finalerdiak jokatuko dituzte, ligako lehenbizikoa laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 10ean jokatuko dituzte. Zazpi hirukoteetatik bortz Baztangoak dira, gehien bat Iruritako pilotariek osatuak, bat Oizkoa eta bertzea Doneztebekoa.

 

Bigarren jardunaldia otsailaren 3an Iruritako Aranabian

Urrutia-Ripa-Itoiz; Barberena-Prim-Salaburu

Ballarena-Iñarrea-Etxandi; Irigoien-Etxenike-Iñarrea

Urtasun-Maia-Itoiz; Apeztegia-Etxebeste-Santesteban

Atsedena: Zelaieta-Saldias-Zelaieta

 

 

SAILKAPENA 

 

JOK.

IRA.

GAL.

J.AL.

J.KO.

PUN.

1. M.Irigoien– G.Etxenike – M.A.Iñarrena

1

1

0

9

2

3

2. G. Urtasun – J. Mª Maia – J. Itoiz

1

1

0

9

5

3

3. M. Ballarena – C. Iñarrea – I. Etxandi

1

1

0

9

5

3

4. O. Urrutia – X. Ripa – K. Itoiz    

1

0

1

5

9

0

5. X. Barberena – E. Prim – J.Mª Salaburu

1

0

1

5

9

0

6. I. Zelaieta – A. Saldias – U. Zelaieta

1

0

1

2

9

0

7. J.Apeztegia-R.Etxebeste-I.Santesteban

0

0

0

0

0

0

 

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun