Mugaldekoak taldeak kontzertua eskainiko du urtarrilaren 28an

Ttipi-Ttapa/Xorroxin 2018ko urt. 25a, 16:02
BeƱardo Goietxe zugarramurdiarrak, Raul Garcia Etxeberria beratarrak eta Edu Zelaieta gasteiztarrak osatzen dute Mugaldekoak. Lehen ere eskaini dituzte emanaldiak Arizkunenean. Argazkia: Pello San Millan

Igande arratsaldeko 7etan Arizkunenean

Mugaldekoak taldeak Galdemoduen trilogia diska aurkeztuko du urtarrilaren 28an, igandean, 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur Etxean. Baztango Udaleko Kultura Batzordeak, 2018ko Arte eta Kultura egitarauaren baitan antolatu duen emanaldirako sarrera doan izanen da, lekua bete arte.

 

Beñardo Goietxe zugarramurdiarrak, Raul Garcia Etxeberria beratarrak eta Edu Zelaieta gasteiztarrak osatzen dute Mugaldekoak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun