Berroetan aparkaleku bat egin du Baztango Udalak

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 25a, 07:00

Baztango Udalak Berroetan aparkalekua egin du

3.000 euroko inbertsioa egin du, trafiko arazoak saihesteko eta herriko plazan kotxeak aparkatu beharrik ez izateko

Baztango Udalak Berroetako herriak eginiko eskariari erantzunez, aparkaleku publikoa egin du. Kotxeak aparkatzeko toki luzati partikularrean egin da, jabearekin hitzartuz. Hala, Udalak 3.000 euroko inbertsioa egin du, legar eta harri-xehezko plantxa prestatuz. Parking horren bidez, herriko trafiko arazoei aurre egitea eta plazan kotxerik ez aparkatzea lortu nahi du.

 

 

Aparkalekua egin den lurzatia pribatua ez ezik, urbanizagarria da. Hori horrela, etorkizunean bertan eraiki nahi balitz, kotxeak aparkatzeko tokiak prestatu beharko lirateke. Halere, epe laburrean halakorik aurreikusten ez dutenez, herriko arazoak konpontzeko behin-behineko soluzioa aipaturiko lanen bidez lortu nahi izan da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun