Euskal Herriko mus txapelketa Arraiozen ere jokatu dute

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 24a, 07:33

Joan den larunbatean, ilbeltzak 20, atseko 9:30ean Arraiozen euskal herriko xoko ezberdinetan hasi den bezala, Euskal Herriko mus txapelketa jokatu zen. Arraiozko Arizti elkartean 11 bikote elkartu ziren eta ondoko sailkapena izan zen:

Lehenbiziko postuan Jose Luis  eta Eneko Karrikaburu

Bigarren postuan Enkarna Andueza eta Marielen Pain

Hirugarren postuan Aritz Alunda eta Garikoitz Larretxea

Laugarren postuan Xabi eta Migel Maritorena

Lehenbiziko hiru bikoteek otsailaren 24an Iruñean jokatuko den bigarren kanporaketara joateko pasea lortu dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun