Ilbeltzaren 27tik otsailaren 24ra jokatuko den ligan, zazpi hirukote lehiatuko dira multzo bakarrean, denak denen kontra. Martxoaren 3an finalerdiak jokatuko dituzte, ligako lehenbizikoa laugarrenaren kontra eta bigarrena hirugarrenaren kontra eta finala eta hirugarren posturako lehia martxoaren 10ean jokatuko dituzte. Zazpi hirukoteetatik bortz Baztangoak dira, gehien bat Iruritako pilotariek osatuak, bat Oizkoa eta bertzea Doneztebekoa.
Taldeak
1- Oscar Urrutia-Xabier Ripa-Kaiet Itoiz
2- Gorka Urtasun-Juan Mari Maia-Joxe Itoiz
3- Xabier Barberena-Egoitz Prim-Joxe Mari Salaburu
4- Mikel Ballarena-Cesar Iñarrea-Iñaki Etxandi
5- Manu Irigoien-Guillermo Etxenike-Miguel Angel Iñarrea
6- Ioritz Zelaieta-Aimar Saldias-Ugutz Zelaieta
7- Jon Apeztegia-Ramontxo Etxebeste-Iban Santesteban
Lehen jardunaldia urtarrilaren 27an Iruritako Aranabian
Larunbatean 16:00etan: Urrutia-Ripa-Itoiz; Urtasun-Maia-Itoiz
Larunbatean 17:00etan: Barberena-Prim-Salaburu; Ballarena-Iñarrea-Etxandi
Larunbatean 18:00etan: Irigoien-Etxenike-Iñarrea; Zelaieta-Saldias-Zelaieta
Atsedena: Apeztegia-Etxebeste-Santesteban