Lehendabiziko asteburua pasatu da Anizen, baina inauteriak oraindik ez dira akitu

Maialen Iantzi 2018ko urt. 22a, 10:06

Giro ederrean ibili dira asteburu honetan Anizko inauterietan.

Heldu den asteburuan, bisita bueltatu eta aniztarrak izanen dira Berroetako inauterietan

Anizeko inauteriak pasatu diren arren, oraindik bada mozorratzeko astia. Pasa den asteburuan giro ezin hobean ibili ziren Aniz eta Berroetako gazteak. Besta ortzilareko afariarekin hasi zen. Larunbatean berriz, bestondorako astirik gabe, goizeko 9etan gosaldu eta egun guztian 21 gazte etxez etxe ibili ziren, Jaione eta Uxue trikitilari urroztarren laguntzarekin. Eta akitzeko, herriko hainbat lagunekin batera, afari goxo goxoa elkartean. Gauari Salaberriren akordeoiak eman zion akabera. 

 

Hala ere, ez dago trankiltzeko astirik...heldu den asteburuan aniztarrak izanen baitira Berroetara joanen direnak bisitan. Barrenak bero eta herria alai heldu den asteburuan ere. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun