Xabier Altzugarai almandoztarrak irabazi du Berroetako II. pala txapelketa

Maialen Iantzi 2018ko urt. 17a, 07:32
Berroetako pala txapelketako finalistak, bertze partehartzaile batzurekin eta antolatzaileekin.

Josu Gamio berroetarrari nagusitu zitzaion urtarrilaren 14ko finalean 

Berroetan bigarren urtez antolatu den pala txapelketan Berroeta, Aniz, Ziga eta Almandozko 12 lagunek parte hartu dute. Hilabete pasatxoz partidak jokatu ondoren, pasa den larunbatean, urtarrilaren 14an, Xabier Altzugarai almandoztarrak eta Josu Gamio berroetarrak finala jokatu zuten, lehenengoa nagusituz. Giro polita sortu da herrian partida hauek direla eta, ilunabarretan plaza bazterrean jende andana mugitu baita. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun