Beti bezala, Balleko Etxeko balkoian eginen da zozketa eta txartelak euro baten truke eros daitezke komertzioetan edo egunean berean, albinteen eskutik. Zozketa hau gutienez 1867. urtetik egiten da Elizondon eta garai batean behi izaten zen sari nagusia. Gaur egun, aretxea izaten da lehen saria, zerri eder bat bigarren saria, bi bildots hirugarren saria eta urdaiazpikoa laugarrena.