Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsen 'Borobilean' ikuskizuna ikusgai izanen da otsailaren 4an Elizondon

Ttipi-Ttapa 2018ko urt. 12a, 12:46

Pirritx, Porrotx eta Mari Mototsek ikuskizun berria eskainiko dute Elizondon.

Sarrerak eros daitezke dagoeneko eskualdeko hainbat saltokitan

Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen Borobilean azken ikuskizuna ikusgai izanen da otsailaren 4an, igande goizeko 11etan Elizondoko Baztan pilotalekuan, Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatuta. 

 

Sarrerak 2 eurotan salgai daude 1-2 urteko haurrentzat eta 6 eurotan hiru urtetik goitikoendako, honako tokietan eros daitezke:

-Elizondon: Fantxiken eta Axularren

-Donezteben: Kafen.

-Beran: Errekalden

-Lesakan: Haizean.

-Egunean berean leihatilan ere salduko dira, 10:30etik aitzinera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun