Gobernuak, etorkizuna arriskuan jar zezaketen baldintzak ezagutuz, Baztango Udalarekin abenduan eginiko batzarraren ondotik, segida bermatutzat jo du. Foru-gobernuak museoa irekita mantendu nahi izanagatik, kudeaketa Udalaren esku dago.
Etorkizuneko baldintzak aztertzeko batzarrak
Gobernua Baztango Udalarekin hartu-emanean ibili da, 2017an hainbat bilera egin dituztelarik. Bilkura horietan, «etorkizuna arriskuan jar zezaketen baldintzak» aztertzen ibili dira. Bertzeak bertze, museoa kokatzen den Puriosenea etxea ematea edota turismo bulegoaren tokialdatzea izan dituzte hizpide. Egun, Herreraren ustez, «arazo horiek badute irtenbidea». Era berean, Herrerak kolekzio museografikoen erregistrotik kanpo egoteak dakartzan eragozpenak azpimarratu zituen, Nafarroako Gobernuaren diru-laguntzeak jasotzekoak, erraterako. Bertzalde, UPNko legebiltzarkide den Cristina Altunak museoaren etorkizuna kolokan dagoela uste du, «Purioseneko jabeen eta Udalaren artean hitzarmenik ez dagoelako».
Objektu etnografikoez gainera, interes handiko Soalarreko Menhirra monumentu arkeologikoa du Museoak. Orain artean Museoko lorategian bazegoen ere, abenduan zaharberritzeko Iruñera eraman zuten; ondotik, Baztango Balleko Etxeko eskailburuan paratzeko aukera aztertzen dabiltza.